ELA sindikatuak jakinarazi du aurreakordioa lortu duela Serveo Facility Management enpresarekin, Gipuzkoako justizia eraikinetako garbiketa zerbitzuko azpikontratatutako 40 langileen lan baldintzak hobetzeko.
Sindikatuak zehaztu du 2024tik 2027ra bitarteko indarraldia izango duela akordioak, eta %18,2ko soldata igoera metatua eta lizentzien inguruko hobekuntzak jasotzen dituela.
Lan hitzarmena 2021tik zegoen sinatu gabe, eta negoziazio prozesu luzea izan dutela aitortu du ELAk. Gauzak horrela, soldata igoera mailaka aplikatuko dute: %4 2024an, %4,5 2025ean, %4,7 2026an eta %5 2027an.
Soldata arrakala murrizteko “aurrerapauso garrantzitsua” dela adierazi du ELAk, eta kontziliazioa errazteko lizentziak ere hobetuko dituztela. Besteak beste, irakasleekin bilerak egiteko baimena, migratzaileek beren egoera administratiboa erregularizatzeko behar dituzten izapideak egiteko baimena eta mediku espezialisten kontsultetara joateko behar den denbora aurreikusten ditu akordioak.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta