Gipuzkoako metalaren akordioa berritu dute Adegik, ELAk eta UGTk

Hitzarmenak %5eko soldata igoera jasotzen du 2023ko tauletan, KPIaren igoera eta beste %0,7koa 2024an, eta KPIaren adina 2025ean 2026an

Hitzarmen eske egindako protestetako bat | Argazkia: ELA Hitzarmen eske egindako protestetako bat | Argazkia: ELA

Adegi Gipuzkoako Enpresen Elkartea eta ELA eta UGT sindikatuak akordiora iritsi dira eta Gipuzkoako Metalaren Hitzarmena berritu dute. Lau urteko indarraldia izango du, 2026 amaierara artekoa, eta 30.000 langile ingururi eragingo die.

Akordioa pasaden astean patronalak proposatutakoaren oso antzekoa da, baina azken xehetasunak adostu behar izan dituzte. Hala, sinatutako akordioak 2023ko tauletan %5eko soldata igoera jasotzen du, 2024rako KPIaren igoera eta beste %0,7a, eta KPIaren adina 2025erako eta 2026rako.

Lanaldiari lotuta, berriz, 2024an bi orduko murrizketa izango dute, benetako lanaldia 1.695 ordukoa izanik lanaldi zatitua dutenen kasuan, eta 1.680 ordukoa lanaldi jarraia dutenenean. Hogei urte baino gehiago daramatzate lanorduak murriztu gabe.

Halaber, soldataren %100 irabaziko dute lanarekin zerikusia duen gaixotasun bat duten langileek eta lan istripuren bat izan dutenek. Hala ere, etxetik lanera edo lanetik etxera bidean izandako istripuak ez dira talde horretan sartuko.

Adegik jakitera eman duenez, bost hilabeteko negoziazioari amaiera eman zaio “enpresentzat eta langileentzat beharrezko egonkortasuna ekarriko duen akordioarekin”.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK