Gipuzkoako nekazariek Foru Aldundiaren aurrean egin dute protesta

Eider Mendoza diputatu nagusia eta Xabier Arruti Lurralde Oreka Berderako diputatuarekin elkartu dira

Eider Mendoza bi nekazarirekin hizketan | Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia Eider Mendoza bi nekazarirekin hizketan | Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako nekazari eta baserritarrek gaur egin dituzte hainbat mobilizazio. Lurraldeko hainbat lekutatik aterata, Donostian amaitu dituzte aldarriak, Foru Aldundiaren egoitzan hain zuzen ere. Lehen sektorearen eskubideak aldarrikatu dituzte, eta beren produktuentzat “prezio duinak” eskatu dituzte.

Goizeko 8:00ak aldera hasi dira protestak eta Donostiako kanpoaldean trafikoak geldotzea lortu dute. Andoaindik atera dira nekazari asko, eta Urbil zentro komertzialean elkartu dira.

Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitzaren aurrean komunikatu bat irakurri dute, eta Eider Mendoza diputatu nagusia eta Xabier Arruti Lurralde Oreka Berdeko diputatuarekin izan dira. Mendozak nagusiak bere “gertutasuna” eta “ulermen osoa” adierazi die nekazariei. “Lehen sektorearen jarduera funtsezkoa da Gipuzkoarentzat, gure ekonomiaren, gizartearen, ingurumenaren eta lurraldearen orekarako, eta, horrenbestez, lehentasuna da Aldundiarentzat. Zuen kezkak gureak eta gipuzkoar guztienak dira”, adierazi du.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK