• EKONOMIA
  • Gipuzkoako zahar etxeetako langileek manifestazioa egingo dute bihar Donostian

Gipuzkoako zahar etxeetako langileek manifestazioa egingo dute bihar Donostian

75 greba egun egin dituzte dagoeneko Errenteriako Sagrado Corazon, Zumaiako San Juan, Zumarragako Argixao eta Donostiako Villa Sacramento, Txara II eta La Pazeko zahar etxeetan

Argixaoko (Zumarraga) zahar etxeko langileen manifestazio bat | Argazkia: ELA
Argixaoko (Zumarraga) zahar etxeko langileen manifestazio bat | Argazkia: ELA
2026eko urtarrilaren 22a - 12:21

2025eko maiatzetik greba eta mobilizazioak egiten ari dira Gipuzkoako zenbait zahar etxeetan. ELA sindikatuaren arabera, lanuzteen helburua da "sektoreko 5.000 langileek pairatzen duten prekarietatea eta soldata arrakala ezabatuko dituen hitzarmen bat lortzea". Errenteriako Sagrado Corazon, Zumaiako San Juan, Zumarragako Argixao eta Donostiako Villa Sacramento, Txara II eta La Pazen 75 greba egun bete dituzte, eta bihartik aurrera Ordiziako zahar egoitza ere horiei batuko zaie.

 

Langileek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote ratioak handitzeko, egoiliarren arta hobetu ahal izateko. Halaber, salatu dute bai Jaurlaritzak bai Gipuzkoako Foru Aldundiak ez dutela hilabete hauetan neurririk hartu auziari konponbidea emateko.

Hori dela eta, sektore guztiak, greban diren bost zahar etxeak ez ezik, greba eguna egingo du gaur eta bihar, eta ELAk jakinarazi du bihar manifestazioa egingo dutela Donostiako zentrotik.