Gipuzkoako zerga bilketa %6,5 igo da 2023an

Guztira, 5.960 milioi euro bildu dira, 2022an baino 362,2 milioi gehiago

Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza, Donostiako Gipuzkoa plazan | Argazkia: EnpresaBidea Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza, Donostiako Gipuzkoa plazan | Argazkia: EnpresaBidea

Gipuzkoako zerga bilketak %6,5eko gorakada izan du 2023an, 2022arekin alderatuz gero. Guztira, 5.960 milioi euro bildu dira, 2022an baino 362,2 milioi gehiago. Zuzeneko zergen bilketak %13,1 egin du gora, eta zeharkakoenak, aldiz, %2,4.

Diru-sarreren igoera honakoek ekarri dute batik bat: lan etekinen gaineko atxikipenak, BEZa, PFEZaren kuota diferentziala, sozietateen gaineko zergaren kuota diferentziala eta kapital higigarriaren etekinen gaineko atxikipenak.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) bilketa 168,3 milioi eurokoa izan da, iaz baino %8,6 gehiago. Sozietateen gaineko zergari dagokionez, 2022an baino 101,2 milioi gehiago bildu dira.

BEZaren bilketa metatua %5,4 igo da, 2022an baino 75,4 milioi gehiago. Hala, Gipuzkoako sarrerak 147,8 milioi igo dira (% 8,8), itzulketak 104,6 milioi (-% 9,8) eta lurraldeen arteko doikuntzak 177 milioi (-% 22,1) jaitsi dira.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK