
Astebete geratzen da soilik Global Training beken edizio berrian izen-ematea ixteko. Unibertsitate graduko edo goi mailako lanbide heziketako titulua duten gazteek eman dezakete izena irailaren 19ra bitartean, Donostia Sustapenaren webgunearen bitartez.
Beka lortzen duten gazteek nazioarteko enpresa eta erakundeetan praktikak egin ahal izango dituzte, gutxienez, sei hilabetez. Hori bai, nahitaezkoa da zenbait baldintza betetzea: ingeles titulu ofizialak izatea (B2 unibertsitateko graduatuek eta B1 goi mailako lanbide heziketakoek), EAEn erroldatuta egotea eta 30 urte baino gutxiago izatea.
Donostia Sustapenak aurtengo edizioko zenbait berrikuntza azpimarratu ditu: Bruselako bulegotik Birmingham hiriko nazioarteko harremanetan laguntzeko aukera izango da eta Kanadako Waterloo Unibertsitatean praktikak eskainiko dira.
Bekadunei egokitzen zaien lekua edozein dela-eta 1.535 euroko ordainsaria emango zaie hilean.