• EKONOMIA
  • Greba "arrakastatsua" aurreikusten dute ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxaldek

Greba "arrakastatsua" aurreikusten dute ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxaldek

Manifestazio nagusiak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, Eibarren eta Tuteran egingo dira. 1750 enpresa batzordek egin dute bat deialdiarekin

Argazkia: Europa Press
Argazkia: Europa Press
2026eko martxoaren 13a - 13:55

Martxoaren 17rako grebara deitu duten sindikatuek agerraldia egin dute gaur Iruñean eta Donostian, eta lanuzteak izango duen babesaren gaineko informazioa eskaini dute. azaldu dutenez, grebarako atxikipena handia izaten ari da, 1.750 enpresa batzordek egingo baitute bat. Era berean, 100 gizarte-eragile baino gehiago ere mobilizatuko dira.

 

Gauzak horrela, greba “arrakastatsua” aurreikusten dute sindikatuek eta egunean zeharreko mobilizazioen berri eman dute. Martxoaren 17ko goizean, lau hiriburuetan manifestazio nagusiak irtengo dira, 12:30ean: Bilbon, Plaza Eliptikoan; Donostian, Pio XII.a plazan; Gasteizen, Bilbo plazan; Iruñean, Gazteluko plazan. Halaber, ordu berean Eibarren eta Tuteran ere manifestazioa egingo dute.

Arratsaldean ere mobilizazioak antolatu dituzte: 18:00etan Bilbon, Bizkaiko Diputazioaren aurrean, Donostian Katalunia plazan, eta Gasteizen Andre Maria Zuriaren plazan. Iruñean, aldiz, manifestazioa 18:30ean hasiko da, Baluartetik.