ELA eta LABek greba deitu dute Hego Euskal Herriko elikaduraren merkataritza sektorean. Uztailaren 15ean egingo dute lanuztea, eta salatuko dute sektoreko lan baldintzak Espainiako Estatu mailan negozioaren bidez arautzearen aurka daudela.
Patronalak deitutako negoziazio mahaiaren bilera berri baten egun berean egingo da dute greba. Egun, Hego Euskal Herriko elikadura merkataritzako langileen lan baldintzak lau lurraldeetako hitzarmen kolektiboen bidez arautzen dira. Dena den, sindikatuen arabera, Asedas patronala, Mercadona, Lidl, Dia edota Uvescoren bitartez, baldintza horiek estatu mailako enpresa hitzarmenen bidez arautzea bultzatzen ari da.
ELA eta LABen aburuz, sektorearen etorkizunerako une erabakigarria dira, eta hori dela eta, deitu dute mobilizazioa. Negoziazio kolektibo propioa defendatu eta lan baldintzak Euskal Herrian erabakitzea eskatuko dute, besteak beste.
Gauzak horrela, bi sindikatuen hitzetan, negoziazio mahaia “lan harremanak estatalizatzeko beste saiakera bat” da, eta horrek lurraldeko hitzarmenak “edukiz hustea” dakar. Are gehiago, ohartarazi dute prozesu horrek gaur egun indarrean dauden hitzarmenek bermatzen dituzten lan eta soldata baldintzak okertzeko arriskua dakarrela.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta