• EKONOMIA
  • Greba egingo dute EAEko udaletako langileek urriaren 8an

Greba egingo dute EAEko udaletako langileek urriaren 8an

Sindikatuek gogoratu dute 2010az geroztik berritu gabe dagoela sektoreko lan hitzarmena. Ia bi urte sortu zuten Udalhitz negoziazio mahaia

Argazkia: Europa Press
Argazkia: Europa Press
2026ko irailaren 8a - 13:42

ELA eta LABek deituta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udaletako langileek greba eguna izango dute urriaren 8an. Sindikatuen arabera, ez da aurrerapenik izan lan hitzarmenaren negoziazioetan, ez lan baldintzak hobetzeko proposamenik ere Eudelen partetik. 2010az geroztik berritu gabe da udal langileen lan hitzarmena, eta hori dela eta, orain bi urte Udalhitz negoziazio mahaia abiatu zuten. Ez dute akordiorik lortu.

 

LABeko Miriam Camposek eta ELAko Urdax Bañueloseko prentsaurrekoa eskaini dute gaur, eta udal langileen eskaera nagusiak gogoratu dituzte. Orotara 28.000 bat langile dira. Biek ohartarazi dute Udalhitzen mahaia bi urte betetzear dela eta “eduki garrantzitsuetan sakontzea” falta dela oraindik. Akordio integralik gabeko urte asko direla ere gogorarazi dute, eta, horrela, langileen lan baldintzak okerrera egiten ari direla urtez urte.

Bi sindikatuek hainbat eskaera egin dituzte: erosahalmena berreskuratzea, lan egin eta euskaraz bizitzeko neurri zehatzak sortzea, azpikontratatutako langileen subrogazio eskubidea, lanaldi murrizketa handiagoak, errelebo kontratua edota lantaldea gaztetzeko neurriak.

 

Joan den apirilean hainbat mobilizazioa abiatu zituzten, besteak beste bi orduko grebak eginez. Maiatzean eta ekainean egun osoko lanuzteak ere egin zituzten. Mobilizazio horien gaineko balorazio positiboa egin dute sindikatuetako ordezkariek, uste baitute udaletako langileek beren lan baldintzak hobetzeko jarrera “garbia” erakutsi dutela.

"Eudelen eta alderdi politikoei presio egiten jarraitu behar dugu, eta azken hilabeteetan ikusi den bezala, hori grebarekin eta langileen mobilizazioarekin bakarrik gertatzen da", adierazi dute.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain