Greba eta mobilizazio eguna egiten ari dira gaur itunpeko ikastetxeetan. ELA sindikatuak 120.000 irakasle deitu ditu grebara, eta patronalek 2024an sindikatuekin adostutako akordioa betetzea eskatuko dute.
Sektoreko ordezkaritzaren %60 inguru du ELAk. LAB, CCOO, Steilas eta UGT sindikatuek ez dute bat egin lanuztearekin, baina mobilizazioak iragarri dituzte.
Grebarako deialdiaren egun berean ere EAEko Auzitegi Nagusian sindikatuek jarritako helegitearen gaineko epaiketa egingo da. Adostutako eskola orduen murrizketa bete gabe dagoela-eta jarri zuten demanda sindikatuek.
Bilbon, Deustuko Salesiano ikastetxean, goizeko 8:15ean egin dute kontzentrazioa, eta 10:30ak inguruan manifestazioari ekin diote. ELAk salatu du 2024ko otsailean adostutako akordioa ez dela betetzen ari patronala. Orduan, hamalau eguneko greba egin zuten gizarte ekimenen ikastetxeetako irakasleek.