Merkataritza garraioaren sektoreko Nafarroako langileak greba eguna dute gaur. Atzo gauean, 22:00etan, hasi eta gaur gaueko 22:00ak arte iraungo du sindikatuek deitutako (UGT, CCOO, ELA eta LAB) lanuzteak. Elkarretaratzeak egingo dituzte, bai Iruñean, bai Tuteran.
5.000 langile baino gehiago dituen sektoreak lan-hitzarmena berritzea du helburu; izan ere, azken hamazazpi urteetan ez da eguneratu, eta baldintza justuak eskatu arren, negoziazioa blokeatuta dagoela salatu dute sindikatuek.
Langileek %32,1eko soldata igoera eskatu dute, hau da, 2008tik (azken aldiz hitzarmena berritu zenetik) KPIak Nafarroan izan duen igoera. Horrez gain, datorren urtetik aurrera KPIa kontuan hartzea ere exijitu dute, baita lan karga murriztea ere. Horretarako, langileentzat beharrezkoa da lanaldi eta ordu kopuruak txikitzea, lanaldien arteko atsedenak bermatzea eta urteko lan egutegia izatea.