CCOO eta UGT sindikatuek udazkenean 24 orduko greba orokorra egitea adostu dute. Aldarrikapenen artean soldata eta etxebizitza duinak lortzeko aukerak daude. Joan den ostiralean Diputatuen Kongresuan etxebizitzari buruzko errege dekretuak atzera bota ostean eta asteburuan egon ziren manifestazioen ondorioz, sindikatuek pauso hau hartzea erabaki dute.
Sindikatuek lan arloko aldarrikapenak gizarte mobilizazioen parte izatea erabaki dute. Modu honetan, maizterren eta auzo-elkarteen mugimenduekin bat egin nahi dute. Mobilizazio honetarako eguna erabakitzeko, plataforma sozialekin eta Maizterren Sindikatuarekin batera egin nahi dute. Sindikatuek greba Enplegurako eta Negoziazio Kolektiborako VI. Akordioaren testuinguruan sartu nahi dute. Bertan, %4 eta %7 arteko soldata-igoerak planteatzen dituzte eta etxebizitza eskubidea bermatzeko dekalogo bat jasotzen dute.
Maizterren sindikatuak UGT eta CCOOren erabakia txalotu du. Alicia del Rio, Maizterren Sindikatuko bozeramaileak adierazi du "oso pozik gaude Estatuan afiliazio handiena duten bi sindikatuak etxebizitza duina izateko eskubidearen alde 10 egun kalean daramatzan mugimendu baten ondoan jarri direlako". Maizterren Sindikatutik adierazi dute sindikatu eta mugimendu sozial gehiago batu behar direla eta greba "herri osoarena" izango dela.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta