• EKONOMIA
  • Hezkuntza Publikoko sukaldari eta garbitzaileentzako hitzarmena adostu dute

Hezkuntza Publikoko sukaldari eta garbitzaileentzako hitzarmena adostu dute

Bertan behera geratuko dira datozen asteetan egitekoak ziren lanuzteak

Pasa den astean sindikatuek egindako prentsaurrekoa | Argazkia: Europa Press
Pasa den astean sindikatuek egindako prentsaurrekoa | Argazkia: Europa Press
2025eko martxoaren 21a - 14:01

Aurreko astean iragarri zituzten sindikatuek (LAB, ELA, CCOO eta Steilas) bost greba egun berri EAEko hezkuntza publikoan, martxoaren 25, 26 eta 27rako eta apirilaren 1 eta 2rako.

 

Gaur, ordea, hitzarmena adostu dute taldeek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin, garbitzaileen eta sukaldarien baldintzak hobetzeko. Akordioaren arabera, %9 igoko dira sukaldarien soldatak eta %6 garbitzaileenak, erretiroa bi urte lehenago eskatzeko eskubidea izango dute langileek, lan karga hobeto kudeatuko da (pertsonako lan karga %17 txikituko da) eta urteko jarduera sukaldean 108 ordutan eta garbiketan 120 ordutan txikituko da; azpikontratazioari ateak itxiko zaizkio eta 55 plazako EPEk (Enplegu Publikoaren Eskaintza) irekiko dira. Neurri horiek eragina izango dute Hezkuntza Publikoko 500 sukalde sektoreko langilerengan eta 340 garbitzailerengan.

 

Hortaz, datozen egunetako deialdiak bertan behera utzi dituzte sukaldari eta garbitzaileentzako; Begoña Pedrosa sailburuak pozik agertu da hitzarmenarekin. Haurreskolek ere lortu zuten lan hitzarmen berria adostea.