• EKONOMIA
  • Grebara deitu dute ELAk eta LABek Nafarroako ehungintza sektorean

Grebara deitu dute ELAk eta LABek Nafarroako ehungintza sektorean

Sektoreko lan hitzarmenak 14 urte iraungita daramala salatu dute. Abenduaren 23 eta 24ean egingo dituzte lanuzteak

Argazkia: ELA eta LAB
Argazkia: ELA eta LAB
2023ko abenduaren 18a - 13:12
Eg. 2024ko otsailaren 7a - 10:26

ELA eta LAB sindikatuek grebara deitu dituzte Nafarroako ehungintza sektoreko langileak. %50etik gorako ordezkaritza dute bi sindikatuek eta abenduaren 23 eta 24rako deitu dituzte lanuzteak. Lehenengo egunean, txanda bakoitzean bi orduko lanuzteak egingo dituzte, eta bigarrenean, egun osoko greba egingo dute.

 

Bi sindikatuek adierazi dutenez, sektoreko hitzarmena duela 14 urtetik dago iraungita, eta langileak “prekarietatea eta erosahalmenaren galera izugarria” jasaten ari dira. Besteak beste, bost eguneko lanaldia, igande eta jai egunetan lanik ez egitea, online salmentagatik duten lan karga ekonomikoki konpentsatzea eta larunbatak jai izatea eskatzen dute.

Urtarrileko lehen egunetan ere mobilizazioak egiteko aukera ez dute baztertzen sindikatuek. Errege eguneko kanpainak eta beherapenak hasten direnean egingo lituzteke, “blokeo egoerak” segituz gero.