Gure sustraiak: atzo, gaur eta bihar izenburupean ekin diote Gure Lurra 8 Sembrando Futuro kongresuari. Irekiera instituzionalean izan da Eider Mendoza Gipuzkoako Diputatu Nagusia, eta argi adierazi du lehen sektorea eta baserria lurraldearen ongizatearen “zutabe” direla, eta, ondorioz, “elkarlanaren eta berrikuntzaren aldeko apustu sendoa” egin behar dela.
Gure Lurra hiri eta landa eremuaren arteko urteroko topaketa da; Kursaal Kongresu Jauregian antolatu den ekitaldiak 500 pertsona inguru bildu ditu. Iñaki Perurena harri-jasotzailea eta Izeta eta Zapiain sagardotegi familietako kideek ere hartu dute parte ekitaldian.
Jardunaldia bi zatitan banatu da: lehen zatian, lurraldeko historiaz eta bilakaeraz hitz egin dute parte hartzaileek, “paisaiari, itsasoaren rolari, euskararen transmisioari eta gure identitate ohiturei eta balioei” buruz. Bigarren blokea Elsa Punset idazle, filosofo eta dibulgatzailearen hitzaldiarekin hasi da, eta sektorearen etorkizunari buruz hausnarketa ere egin dute.
“Nahi dugu herri txikiak eta baserriak izatea herritarren bizileku eta lanleku, ongizate gune eta ongizate ekoizle izaten jarraitzea nahi dugu”, gehitu du Mendozak.