• EKONOMIA
  • Gutxieneko soldata 1.286 eurora igo da

Gutxieneko soldata 1.286 eurora igo da

Espainiako Gobernuak 2027 urterako igoera onartu du. %5,3ko igoera da, hau da, 65 euro gehiago gaur egungo gutxieneko soldatarekin alderatuta, 1.221 eurokoa dena

Yolanda Diaz Lan ministroa prentsaurreko batean | Argazkia: Moncloa
Yolanda Diaz Lan ministroa prentsaurreko batean | Argazkia: Moncloa
2026ko azaroaren 17a - 14:07
Eg. 2026ko azaroaren 17a - 14:52

Ministroen-kontseiluak gaur onartu du Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren (LGS) igoera. 14 ordainsaritan, 1.286 euro kobratuko dituzte onuradunek. Igoera %5,3koa da eta hilean 65 euro gehiago jasoko dituzte, urtean aldiz, 910 euro. Gaur egungo LGSa 1.221 eurokoa da. Neurri hau urtarrilaren 1etik aurrera jarriko da martxan. 

 

Gainera, langile horiek beren ordainsariengatik PFEZ ordain ez dezaten zerga-kenkari bat onartu da berriro. Igoera urriko urte arteko KPIaren arabera finkatu da (%4,9) eta lau hamarren gehitu dira aurtengo LGSren erosahalmenaren galera konpentsatzeko, Lan Ministerioaren arabera. 2026an, gutxieneko soldata %3,1 igo zen, eta Yolanda Diazen sailak adierazi du batez besteko inflazioa %3,5ekoa dela. UGT eta CCOO sindikatuek, aldiz, gorago nahi zuten (%7) eta CEOE patronala hobekuntza egitearen kontra zegoen, azken igoera otsailean egin zela argudiatuta.

Espainiako Gobernuak langile publikoen soldata 2027rako %4,5 igotzea onartu du ere. Sindikatuekin 2025-2028 aldirako hitzartutako konpromisoa bete du. Neurri honek hiru milioi langile publikoengan eragingo du.

 

 

 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain