
Nafarroako Gazteria Institutuak, Hasi Gazte – Gizarte Ekonomia Gaztearen Sarien hirugarren edizioa aurkeztu du pertsona eta enpresa gazteen ekonomia sozialerako ekimenak eta proiektuak sustatzeko eta haien okupazio eta lanbide garapenean aukeren sorrera hobetzeko.
Pandemiaren ondoren berreskuratutako sari horietan ‘Ekimen Gazte Onena’ eta ‘Gizarte Ekonomiako Enpresa Gazte Onena’ hartuko dira kontuan, eta kategoria bakoitzerako 3.000 euroko saria banatuko da. Gazteria Institutuak Laboral Kutxarekin, Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresen Elkartearekin, eta Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzaren Europako Zentroarekin lankidetzan banatuko ditu sariak.
Halaber, Carlos Amatriain Nafarroako Gazteria Institutuko zuzendariak jakitera eman duenez, aipatutako lau entitateak itun baten esparruan lanean dihardute, gazte nafarren artean ekonomia sozialeko ekintzailetza bultzatuz eta sustatuz.
Sarietarako hautagaitzak irailaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira.