Hazkunde motelean da EAEko BPGa

Eustaten azken datuen arabera, urteko hirugarren hiruhilekoan %1,6 hazi da BPGa, iazko epe berarekin alderatuz gero

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2023ko urriaren 16a - 11:10
Eg. 2023ko urriaren 16a - 12:16

2023ko bigarren hiruhilekotik hirugarrenera %0,2 hazi da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BPGa. Iazko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuta aldiz, %1,6ko hazkundea izan du BPGak azken hiru hilabeteotan. Hazten, beraz, hazten ari da BPGa, baina joera moteltzen ari da.

 

Eustatek eman ditu gaur datuak argitara. Enpleguari dagokionez, %0,4 hazi da 2023ko hirugarren hiruhilekoan, bigarren hiruhilekoarekin alderatuz gero. Bederatzigarren aldiz segidan hazi da enplegua hiruhilekoz hiruhileko, eta iazko epe berarekin alderatuta, %1,6 egin du gora.

Eustatek jakinarazi duenez, abenduaren 1ean emango du informazio osatuagoa, orduan izango baititu orain eskura ez dituen beste zenbait datu.