Hegaluzearen kanpaina, martxan

Sektorea "baikor" da udako kanpaina "erabakigarrienetakoaren" aurrean. Antxoaren kanpaina, berriz, amaitutzat jo dute, 8.000 tona inguru hartu direlarik

Antxoaren kanpaina positiboatzat jo du sektoreak | Argazkia: Kofradia Itsas Etxea
Antxoaren kanpaina positiboatzat jo du sektoreak | Argazkia: Kofradia Itsas Etxea
2026ko ekainaren 15a - 12:39
Eg. 2026ko ekainaren 15a - 16:02

EAEko flotaren %90 itsas zabalean dagoela jakinarazi du gaur goizean Kofradia Itsas Etxeak, hegaluzearen kosterarekin hasteko, udako "erabakigarrienetakoa". Baikortasunez abiatu dio sektoreak kanpainari, eta ondobidean, datozen asteetan arrainaren harrapaketa eta deskargak pixkanaka areagotzen joatea aurreikusi du. Aipatu behar da Bermeoko eta Hondarribiako portuetan deskarga puntual batzuk izan direla, baina Kofradiak adierazitakoaren arabera "oraindik ez dira esanguratsuak".

 

Antxoaren kanpainari dagokionez, inguraketa-baxurako sektorearen gehiengoak amaiera ipini dio dagoeneko. Hiru itsasontzi geratzen dira horretan, urte amaierara bitarte horren arrantzan jarraituko dutenak. Une honetan, datuen arabera, 8.023.119 kilo antxoa harrapatu dira EAEn, eta eskura izan den kuotaren %93 inguru Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa artean kontsumitu da, lonjako batez besteko prezioa 1,89 euro/kiloan kokatu delarik. 

Antxoa kanpaina 2026 Kofradia Itsas Etxea (2)
Antxoa kanpaina 2026 | Argazkia: Kofradia Itsas Etxea

Berdelaren kanpainarekin gertatu ez bezala, zeinak "emaitza kezkagarriak" utzi zituen sektoreak esandakoaren arabera, antxoaren kostera "positibotzat" jo dute.