• EKONOMIA
  • Hego Euskal Herrian 508 enpresa sortu dira ekainean, eta 128 desegin

Hego Euskal Herrian 508 enpresa sortu dira ekainean, eta 128 desegin

Nafarroan 139 sozietate eratu dira eta EAEn 369; desegiteei dagokienez, 4 izan dira Nafarroan eta 124 EAEn

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026ko abuztuaren 12a - 10:50
Eg. 2026ko abuztuaren 12a - 10:51

2026ko ekainean, guztira, 508 sozietate berri eratu dira Hego Euskal Herrian: 139 Nafarroan eta 369 EAEn. Nafarroan enpresa berrien kopurua %78,2 hazi da aurreko urteko ekainarekin alderatuta; EAEn, berriz, %12,15eko igoera izan du.

 

Sortutako enpresa motari dagokionez, EAEn eratutako 369 sozietateetatik 366 mugatuak (S.L.) izan dira eta hiru sozietate anonimoak (S.A.). Nafarroan, berriz, 139 sozietate guztiak S.L. gisa eratu dira, eta ez da S.A.-rik sortu.

Itxi duten enpresak ere izan dira, 128 sozietatek eten baitute jarduera Hegoaldean. Nafarroan lau enpresa desegin dira, iazko zazpien aldean %75 gutxiago. EAEn, aldiz, 124 sozietate desegin dira, aurreko urtean baino %26,53 gehiago.

 

EAEn desegindako 124 sozietateetatik, 91 borondatez desegin dira, 12 fusio baten ondorioz eta 21 beste arrazoi batzuengatik. Lurraldeka, Bizkaian 69 izan dira, Gipuzkoan 40 eta Araban 15. Nafarroan, lau desegiteetatik hiru fusio bidezkoak izan dira eta batek beste arrazoi batengatik itxi ditu ateak.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain