Hego Euskal Herriko aireportuek nabarmen hobetu dituzte 2019ko datuak

Iazko udako datuekin alderatuta ere bidaiari kopurua hazi egin da aireportu guztietan

Forondako aireportua | Argazkia: Foronda Forondako aireportua | Argazkia: Foronda

Ekaitzaren ostean ere barea etor ohi da. Eta horixe gertatu zaie Hegoaldeko lau aireportuei. Izab ere, pandemia aurreko bidaiari kopurua aise hobetzea lortu dute abuztuan. Aenak jakinarazi duenaren arabera, 766.996 bidaiari igaro dira guztira euskal aireportuetatik.

Ohi bezala, Loiu (Bizkaia) izan da bisitari gehien izan dituena, 664.039 lagun jaso baititu abuztuan. Bestela esanda, %16,1 hazi da bidaiari kopurua iaztik, eta %17,2 2019tik. Hazkundea portzentajea aintzat hartuta, baina, Donostiako aireportuak egin du gora gehien: 49.332 bidaiari izan ditu abuztuan, 2019an baino %106,8 gehiago, eta iaz baino %16,2 gehiago. Hain zuzen, linea berriak abiarazi dituzte, tartean Mallorcara eta Menorcara, eta horrek eragina izan du.

Gasteizko aireportutik 37.039 bidaiari igaro dira aurreko hilabetean, 2019ko zifra ia bikoiztuta (%89,2 gehiago), eta iaz baino %36,3 gehiago. Eta Noaingo (Nafarroa) aireportutik ere iaz baino %8,3 bidaiari gehiago, eta pandemia aurretik baino %17,2 gehiago igaro dira. Zehazki, 16.579 bidaiari.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK