• EKONOMIA
  • Hego Euskal Herriko aireportuek pandemia aurretik baino % 29,17 erabiltzaile gutxiago izan dute

Hego Euskal Herriko aireportuek pandemia aurretik baino % 29,17 erabiltzaile gutxiago izan dute

Foronda da pandemia aurreko datuak hobetu dituen bakarra

Forondako aireportua | Argazkia: Foronda
Forondako aireportua | Argazkia: Foronda
2022ko maiatzaren 12a - 18:46
Eg. 2022ko maiatzaren 12a - 19:17

Hego Euskal Herriko aireportuek ez dute oraindik berreskuratu pandemia aurreko bidarien kopurua. Aenak, aireportuen kudeatzaileak, lehen lau hilekoen datuak publikatu ditu. 2021eko datuen aldean, koronabirusari aurre egiteko murrizketak medio, igoera nabarmena dago. 2019ko datuekin alderatuz gero, ordea, ezin da esan jarduera maila berreskuratu denik.

 

2022ko lehen lau hilabeteetan 1.317.042 bidaiarik erabili zituzten Hego Euskal Herriko aireportuak, 2019an baino % 29,17 gutxiago. Loiu izan da aireporturik erabiliena baina erabiltzaileen % 31,4 galduz; Hondarribikoan %11,5koa da jaitsiera, eta Noaingoan, %33,9koa. Foronda da bidaiari kopuruan gora egin duen bakarra: %19,2. 

Forondako airportuaren jarduera nagusia salgaien garraioa da eta horrek erabileran gora egitea lagundu dio. Gasteizko aierportua estatuko laugarrena da salgaien garraioari dagokionez. 2022ko apirilean estatu osoan hegazkinez garraiatutako salgaien % 6,76 aireportu horren bidez izan zen. 2019ko apirileko datuekin alderatuta salgaien garraioak % 12,4 egin zuen gora. Bidaiarietan ere gora egin du, % 12,4.

 

Hondarribiako aireportuak 81.596 bidaiari izan zituen lehen lau hilekoan eta Noainek 46.682. Pandemia aurreko datuekin alderatuta Gipuzkoako aireportuak %12 galdu du eta Nafarroakoak % 34.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain