Hego Euskal Herriko etxebizitzen merkatuak motel jarraitzen du

1.986 etxebizitza salerosi dira irailean, iazko epe berean baino 610 gutxiago.

Bilboko etxebizitza batzuk | Argazkia: iStock Bilboko etxebizitza batzuk | Argazkia: iStock

INEren arabera, 1.986 etxebizitza salmenta egin dira irailean Hego Euskal Herrian, iazko epe berean baino 610 gutxiago. Europako Batasunak ezarritako interes tasen gorakada eragina izaten ari da, eta hipoteken garestitzeak etxebizitzaren merkatua moteldu du nabarmen.

INEk xehetutako datuak aztertuta, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan urte arteko beherakada %25,6koa izan da. Nafarroakoa, aldiz, zertxobait apalagoa %16,7koa. Espainiako estatuko datu orokorrak ere antzerakoak dira, %23,7 egin baitu behera etxebizitzen salerosketak irailean, iazko epe berarekin alderatuta.

Hego Euskal Herrian salerositako ia 2.000 etxebizitzatik, 164 babestuak dira eta 1.822 etxebizitza libreak. Hala, 380 etxebizitza berriak dira, eta 1.606, berriz, etxebizitza erabiliak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK