• EKONOMIA
  • Hiriburuetako alokairuen prezioek goia jo eta behera egin dute, Gasteizen izan ezik

Hiriburuetako alokairuen prezioek goia jo eta behera egin dute, Gasteizen izan ezik

Donostia da errentarik garestienak dituen hiriburua, metro koadroko 14,9 euro

Argazkia: VIAempresa
Argazkia: VIAempresa
2022ko maiatzaren 13a - 09:00
Eg. 2022ko maiatzaren 13a - 09:42

Idealista higiezinen atariak argitaratu berri duen txosten batek Hego Euskal Herriko hiriburuetako alokairuen batez besteko prezioak bildu ditu. Datuen arabera alokairuen prezioek goia jo dute eta beheranzko bidea hartu dute, Gasteizen izan ezik.

 

Txostenaren serie historikoari erreparatuta Gasteizko errenten batez besteko prezioak goia jo du apirilean : Metro koadroko 10,4 euro.

Gainerako hiriburuetan prezioek beheranzko bidea hartu dute. Bilbon, esaterako, 2020ko otsailean jo zuten goia alokairuek, metro koadroko 13,2€. 2022ko apirilean, ordea, prezioa 12,7 eurokoa izan da, %3,6 baxuagoa. Iruñean ere errentak urrundu dira Idealistako txostenean jasotako maximotik. Metro koadroko 9,7€ ordaintzen da batez beste  pisu baten hileko alokairuagatik bertan. Prezioak  2021eko abenduan jo zuen goia, 9,9 euro. Jaitsiera, hortaz % 1,9ekoa izan da.

 

Prezio maximoarekiko jaitsiera nabarmenena Donostian izan da. Batez besteko errentarik altuena 2021eko abenduan ordaindu zen, metro koadroko 15,8 euro. Apirilean prezioa 14,9 eurokoa izan da, % 5,7 baxuagoa.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain