• EKONOMIA
  • Etxebizitzen gaineko hipoteka kopuruak %30,6 egin du behera Nafarroan

Etxebizitzen gaineko hipoteka kopuruak %30,6 egin du behera Nafarroan

Pasa den irailean 334 hipoteka izenpetu ziren, eta 135.353 euroko balioa izan zuten batez beste

Etxebizitza batzuk | Argazkia: iStock
Etxebizitza batzuk | Argazkia: iStock
2023eko azaroaren 28a
Eg. 2024eko otsailaren 1a

Nafarroan etxebizitzen gaineko 334 hipoteka izenpetu dira irailean, iazko epe berean baino %30,6 gutxiago. Gainera, hilabetetik hilabetera ere zenbatekoak behera egin du, abuztuan baino %18,5 hipoteka gutxiago sinatu baitira irailean.

 

Nastaten arabera, 45,2 milioi euro mailegatu dira guztira irailean. 2022ko irailarekin erkatuta, %32,1 gutxiago da zenbateko hori. Halaber, 135.353 eurokoa izan da batez besteko hipoteka, iazko epe berekoa baino %2,3 txikiagoa.

Espainiako estatuan urtetik urterako beherakada %29,6koa izan da, eta hipotekaren batez besteko balioa 143.185 eurokoa.