• EKONOMIA
  • Hipoteka kopuruak gora egin du Hego Euskal Herrian ekainean

Hipoteka kopuruak gora egin du Hego Euskal Herrian ekainean

Orotara, 2.739 hipoteka sinatu ziren lau lurraldeetan

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026ko abuztuaren 26a - 16:10

INE Espainiako estatistika erakundeak eskainitako azken datuen arabera, etxebizitza erosteko hipoteken kopuruak gora egin du Hego Euskal Herrian. Ekainean %9,7 hazi zen hipoteka kopurua EAEn, apirilaren aldean. Nafarroan, aldiz, igoera %12,5ekoa izan zen.

 

Ekainean, 1.154 hipoteka izenpetu ziren Bizkaian, 773 Gipuzkoan, 514 Nafarroan eta 298 Araban. Orotara, 2.739 hipoteka lau lurraldeetan. Halaber, urteko lehen sei hilabeteetan 15.472 hipoteka izenpetu ziren, 2025eko lehen seihilekoan baino 173 gehiago (%1,1). Hori bai, maiatzeraino etxebizitza erosteko maileguen kopurua beheranzko joeran zen, aurreko urtearen aldean, baina ekainean nabarmen egin dute gora.

Espainiako Estatuan hipoteka kopurua %10,8 handitu zen ekainean, iazko epe beraren aldean. Guztira, 15.472 sinatu ziren.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain