• EKONOMIA
  • Etxebizitza hipotekek gora egin dute EAEn, baina behera Nafarroan

Etxebizitza hipotekek gora egin dute EAEn, baina behera Nafarroan

Hipoteken batez besteko zenbatekoa 163.326 eta 142.883 eurokoa izan da, hurrenez hurren, EAEn eta Nafarroan

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2025eko abuztuaren 27a - 10:35

Ekainean, iaz baino etxebizitza hipoteka gehiago sinatu dira EAEn, %24ko hazkundearekin; Nafarroan, ordea, zenbatekoa %0,7 txikitu da. Hain zuzen ere, INE erakundeak argitaratutako datuek diote 1.922 eragiketa zenbatu direla EAEn, eta beste 418 Nafarroan. Aurreko hilabetearekin alderatuta, Nafarroan %19,9 hipoteka gutxiago sinatu dira eta EAEn ez da aldaketarik izan.

 

Hala, EAEren kasuan etxebizitzen gaineko hipotekentzako 313,9 milioi euro mailegatu ziren ekainean, urte arteko %31,69ko hazkundearekin. Nafarroaren kasuan ere iaz baino diru gehiago mailegatu da, hots, 59,7 milioi euro (+%8,6).

Sinatu diren hipoteka horien batez besteko zenbatekoa ere eman du aditzera INEk: EAEn eta Nafarroan, hurrenez hurren, 163.326 eta 142.883 eurokoak izan dira hipotekak.