• EKONOMIA
  • Hipoteken sinadurak %4 jaitsi dira Hegoaldean otsailean, euriborraren igoeraren ondorioz

Hipoteken sinadurak %4 jaitsi dira Hegoaldean otsailean, euriborraren igoeraren ondorioz

Orotara 37.712 mailegu eskatu dira Hego Euskal Herrian etxebizitzak erosteko, batez beste 211 milioi euro pasatxoren truke

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2023eko apirilaren 26a
Eg. 2023eko apirilaren 27a

Hego Euskal Herriko etxebizitzen gaineko hipoteken sinadurek %4 egin zuten behera otsailean, 2022ko hilabete berarekin alderatuta. Euriborraren igoera eta ziurgabetasun politiko eta ekonomikoa izan ziren jaitsiera horren arrazoi nagusiak, eta Nafarroan nabaritu da, urtarriletik %4,1 gutxiago sinatu baitziren, nahiz eta %0,2 igo ziren EAEn. 

Urteko bigarren hilabetean etxebizitzen gaineko 1.812 hipoteka formalizatu ziren EAEn (urtarrilean baino 4 gehiago), eta mailegatutako kapitala 280 milioi euro ingurukoa izan zen; beraz, batez besteko hipoteka 154.000 euro ingurukoa izan zen. Nafarroan, berriz, etxebizitzen gaineko 35.900 hipoteka formalizatu ziren, eta mailegatutako kapitala 5.148,5 milioi eurokoa izan zen, batez besteko hipoteka 143.000 euro pasatxoan kokatuz.

INE Espainiako Estatistika Erakundeak asteazken honetan emandako datuen arabera, otsailean era guztietako finken gaineko 2.263 hipoteka sinatu ziren EAEn. Horietatik 41 landa finken gainekoak izan ziren, eta 2.322 hiri finken gainekoak. Azken horien barruan, 1.812 etxebizitzak ziren, 37 orubeak eta 473 bestelako hiri finkak, hala nola, bulegoak, garajeak edota trastelekuak. Nafarroan, era guztietako finken gaineko 46.934 hipoteka sinatu ziren otsailean. Horietatik 900 landa finken gainekoak izan ziren, eta 46.034 hiri finken gainekoak.

Otsailean 435 aldaketa izan ziren hipoteketan EAEn: 303 nobazioagatik, 53 zordunaren subrogazioagatik eta 79 hartzekodunaren berritzeagatik. Halaber, hil horretan bertan etxebizitzen gaineko 1.535 hipoteka ezeztatu ziren. Nafarroan, 11.213 aldaketa izan ziren hipoteketan: 8.468 nobazioagatik, 662 zordunaren subrogazioagatik eta 2.083 hartzekodunen berritzeagatik. 

 

Beherakada txikiagoa Espainian

Espainian otsailean etxebizitzen gaineko 35.900 hipoteka erregistratu zituzten, 2022ko hil berean baino %2 gutxiago, eta urtarrilean baino %4,1 gutxiago. Hipoteka horien batez besteko zenbatekoa 143.413 eurokoa izan zen.

Etxebizitzen gaineko hipoteken urteko aldakuntza tasa handienak izan zituzten erkidegoak Asturias (%+15,4), Aragoi (%+9,6) eta Katalunia (%+6,9) izan ziren, eta portaera txarrenak izan zituztenak Errioxa (%-33,4), Extremadura (%-26,2) eta Kantabria (%-26,1).