• EKONOMIA
  • Hirietako gazte talentua sustatzeko gida aurkeztu dute Donostian

Hirietako gazte talentua sustatzeko gida aurkeztu dute Donostian

Donostia Sustapenak, COTEC Fundazioarekin batera ondu du dokumentua. Hausnarketa esparru bat sortu nahi dute

Argazkia: Donostia Sustapena
Argazkia: Donostia Sustapena
2025eko uztailaren 4a - 15:40

Donostia Sustapenak “gazte talentua hirietan eta erakundeetan indartzeko lankidetza-gida” aurkeztu du gaur. COTEC fundazioaren lan-dinamiken baitan landutako gida da, zeinetan fundazioko 17 kidek parte hartu duten.

 

Gidaren xedea hirietan gazte talentua sustatzea da; horretarako, hausnarketa esparru bat jasotzeaz gain, askotariko tresna praktikoak, adierazleak eta esperientzia inspiratzaileak eskaintzen ditu, gazte talentua lurralde-ikuspegi kolaboratibo batetik aktibatzeko.

Ane Oyarbide Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotziaren ustez, "etorkizuneko erronkei aurre egiteko gakoak identifikatzeko gai izan behar dugu. Eta funtsezkoa da nola lortu gure hiriak gazteei beren garapen profesional osoa ahalbidetuko dieten inguruneak izatea. Udalak eta Donostia Sustapenak aktiboki lan egiten dugu funtsezko esparruetan neurriak bultzatzeko, hala nola prestakuntzan, enpleguan eta etxebizitzarako sarbidean”.

 

Gida Donostiako Ekinn espazioan aurkeztu dute, eta lau ardatz ditu: hezkuntza eta prestakuntza, lan-merkaturako sarbidea, hiriko bizi-kalitatea eta gazteen partaidetza aktiboa.