• EKONOMIA
  • Hiriko enplegua indartu asmoz, 1,2 milioi euroko diru laguntza emango du Donostiako udalak

Hiriko enplegua indartu asmoz, 1,2 milioi euroko diru laguntza emango du Donostiako udalak

Hiriko langabeen aukerak hobetzea du helburu diru laguntzak, eta 129 kontratu gauzatuko dituzte hiriko hainbat enpresekin

Marisol Garmendia eta Alfonso Gurpegui gaurko prentsaurrekoan | Donostiako udala
Marisol Garmendia eta Alfonso Gurpegui gaurko prentsaurrekoan | Donostiako udala
2023eko irailaren 29a
Eg. 2023eko irailaren 29a

Donostiako udalak enplegua sustatzeko tokiko ekintzen planaren prentsaurrekoa egin du gaur. Bertan jakinarazi dutenez, 1,2 milioi euro bideratuko ditu udalak langabezian dauden donostiarrak kontratatzeko.

 

Alfonso Gurpegui Enplegu eta Gizarteratzeko Sailburuordea eta Marisol Garmendia Ekonomia eta Tokiko Enplegu Zinegotzia izan dira gaurko prentsaurrekoan, eta jakinarazi dutenez, diru laguntzak hiriko langabeen aukerak hobetzea du helburu. Gurpeguiren hitzetan, herritartasun eskubideak zabalduko ditu neurri honek, "pertsona guztiek, langabetuek eta okupatuek, bermatuta izango dutelako Lanbideren laguntza pertsonal hori, eta enplegu bat lortzea edo prestakuntza handiagoa duen enplegu hobea lortzea” ezin dela “norberaren poltsikoaren mende egon”, adierazi du.

Garmendiak, bestalde, "udalak, beste erakunde batzuekin batera, lanik ez duten pertsonen enplegagarritasuna indartzeko eta hobetzeko ahalegina” egin duela nabarmendu du. Lan merkatura sartzeko zailtasunak dituzten kolektiboei buruz hitz egin du, “ezin ditugu bakarrik utzi”, gehitu du.

 

Guztira, 129 kontratu gauzatu nahi ditu udalak. 64 kontratu aldi baterako proiektuetan lan egiteko izango dira, eta beste 65 enpresei bideratutako laguntzak izango dira, langabeei mugagabeko kontratuak egiteko.