• EKONOMIA
  • Hiru eguneko greba egingo dute Bahía de Bizkaia Electricidadeko langileek

Hiru eguneko greba egingo dute Bahía de Bizkaia Electricidadeko langileek

LABek salatu duenez, beharginak 1.100 egun baino gehiago daramatzate lanean lan hitzarmenik gabe

Argazkia: Bahia de Bizkaia Electricidad
Argazkia: Bahia de Bizkaia Electricidad
2026eko urtarrilaren 16a - 14:48

BBE Bahia de Bizkaia Electricidad enpresako beharginek hiru greba egun egingo dituzte hurrengo astean. LAB sindikatuak jakinarazi duenez, hitzarmen kolektiboa negoziatzen ari dira, baina blokeatuta dago negoziazioa, eta hori dela eta, langileek 1.100 egun baino gehiago daramatzate hitzarmenik gabe lanean.

 

LABen arabera, enpresako zuzendaritzak ez du hitzarmen berririk negoziatu nahi, eta soluzioak bilatu beharrean, langileen bizi kalitatea okertzen duten lan baldintza berriak ezartzen ari da.

Greba datorren astelehen, astearte eta asteazkenean egingo dute, urtarrilaren 19, 20 eta 21ean, eta mobilizazioak ere iragarri dituzte, “benetako negoziazio” bat eskatzeko.

 

Bahía de Bizkaia Electricidad zentral elektriko bat da, Zierbenan kokatuta dagoena, eta Bahía de Bizkaia Gas konpainiatik datorkion gas naturala kudeatzen du.