Hiru eguneko grebari ekin diote Bizkaiko Uberreko gidariek

Elkarretaratzea egingo dute gaur Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, 11:00etan

Abenduaren 31n hitzarmena amaitu zenetik, negoziazioa "blokeatuta" dagoela ziurtatu du ELAk  | Argazkia: iStock Abenduaren 31n hitzarmena amaitu zenetik, negoziazioa "blokeatuta" dagoela ziurtatu du ELAk | Argazkia: iStock

Bizkaiko Uberreko gidariek hiru greba egun egingo dituzte apirilaren 2an, 3an eta 4an, 2023ko abenduaren 31n agortu zen hitzarmenaren negoziazioa "blokeatuta" dagoela salatzeko.

ELA sindikatutik azaldu dutenez, enpresarekin urtebetez bilerak egin ondoren, langileen lan-baldintzetan "gutxieneko batzuk errespetatzeko" eta zenbait puntutan legedia betetzeko eskatu diote enpresari, eta "behin eta berriz" ezezkoarekin topo egin dutela jakinarazi dute. Hala, iazko abenduaren 31n hitzarmena amaitu zenetik, negoziazioa "blokeatuta" dagoela ziurtatu du sindikatuak. 

Gaur, grebaren lehen egunean, elkarretaratzea egingo dute Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, 11:00etan.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK