2026ko azaroaren 4a - 16:17
Eg.
2026ko azaroaren 4a - 16:24
Hiru pertsona hil dira gaur eguerdian lan-istripu batean, Pitillaseko abeltzaintza-instalazio bateko minda-hobi batean harrapatuta geratu ondoren. Istripua 12:15 aldera gertatu da, Pitillaseko El Salobrar inguruko etxalde batean. Foruzaingoak jakinarazi duenez, minda-hobian oxigeno gutxiko atmosfera zegoen.
Tafallako suhiltzaileak, SVAko anbulantzia bat, medikalizatutako helikoptero bat, erreskate-helikoptero bat, Tafallako komisariako agenteak eta larrialdietako psikologo bat bertaratu dira.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta