• EKONOMIA
  • Hirugarren greba eguna egin dute gaur Amazoneko langileek

Hirugarren greba eguna egin dute gaur Amazoneko langileek

Bihar eta etzi ere lanuzteak egingo dituzte multinazionalak Trapagaranen duen biltegiko langile eta banatzaileek

Argazkia: LAB
Argazkia: LAB
2024eko urtarrilaren 3a
Eg. 2024eko urtarrilaren 3a

Amazonek Trapagaranen duen lantegiko langileek hiru greba egun hasi dituzte gaur. Abenduaren 17an eta 18an ezin zituzten lehen lanuzteak, eta gaur, bihar eta ostiralean egiteko zituztenei ere eutsi diete. 200 langile baino gehiago daude deituta grebara, biltegiko langile eta banatzaileak. Lan hitzarmen propio bat eta soldata igoera eskatzen dute, besteak beste.

 

LAB eta ELA sindikatuek deitu dute grebara. Gotxon Mardarats LABeko ordezkariak azaldu duenez, "greba ez da eten", eta pikete informatiboa egin dute biltegirako sarreran. Bertan sindikatuek lantegiko teilatu zati bat puskatu dela salatu dute, asteartean izandako haizeteak direla eta, eta lantaldea “arriskuan” izan dela.

Hala, atzo ez zen banaketarik egin Bizkaian, ez eta Araba, Gipuzkoa, Burgos eta Errioxako zati handi batean. Dena den, teilatuaren konponketa lanak martxan direla argitu du Mardaratsek, nahiz eta konpainiako prebentzio arduradunak “informaziorik ez” izan.