
Lankidetza akordioa sinatu dute Izarpension EPSVk eta Konfekoopek. Kooperatibetako langileen erretiro baldintzak hobetzea du xede akordioak, eta Izarpensionen enplegu borondatezko gizarte aurreikuspen planen onurak eskuratu ahal izango dituzte kooperatiben elkarteko enpresa bazkideek.
Laboral Kutxak sustatutako irabazi asmorik gabeko erakundea da Izarpension EPSV, zeinak Gizarte Segurantzaren prestazioak osatzeko ditu sarrerak eskaintzen dituen. Konfekoopek, aldiz, 1.400 kooperatiba ditu bazkide bezala, 60.000 lagun, eta denera 11.000 milioi euroko fakturazio metatua biltzen dute.
Laboral Kutxaren egoitzan sinatu dute hitzarmena. Rosa Lavin Konfekoopeko presidenteak azaldu duenez, hitzarmena erakargarriagoa izan dadin, BGAEaren lehen urteetako kudeaketa gastuak Konfekoopek ordainduko ditu.
Izarpension EPSVko Fernando Gil presidenteak, bestalde, zera esan du: “tresna aproposa da Izarpension, bai enpresentzat, bai langileentzat. Abantaila fiskal nabarmenak eskaintzen ditu gure aditu taldeak, eta inbertsio soluziorik egokienak bilatzen, kapitala haz dadin eta errentagarritasuna sor dezan epe ertain-luzera”.