• EKONOMIA
  • Etxebizitzen salmentak gora Nafarroan eta behera Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian

Etxebizitzen salmentak gora Nafarroan eta behera Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian

Nafarroan %10,1 egin dute gora iazko urriarekin alderatuz gero

Bilboko etxebizitza batzuk | Argazkia; iStock
Bilboko etxebizitza batzuk | Argazkia; iStock
2023ko abenduaren 15a - 10:50
Eg. 2024ko otsailaren 1a - 10:45

INEk gaur argitara emandako datuen arabera, Hego Euskal Herrian 2.108 etxebizitza salerosi ziren pasa den urrian. Horietatik 1.496 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan saldu ziren eta 612 Nafarroan. Hala, urte arteko alderaketan beherakada nabarmena izan da EAEn, izan ere, iazko urrian baino %14,9 etxebizitza gutxiago salerosi dira. Nafarroan, aldiz, 2022ko urrian baino %10,1 gehiago.

 

Guztizko 2.108 salmentetatik, 161 etxebizitza babestuak dira eta gainerako 1.947 etxebizitzak libreak. Era berean, 1.641 bigarren eskukoak dira eta 467 etxebizitza berriak.

Espainiako estatuan, oro har, iazko urrian baino %11,1 etxebizitza gutxiago salerosi dira.