Iaz baino %13 hipoteka gutxiago sinatu dira martxoan Hego Euskal Herrian

Urte arteko tasa jaitsi bada ere, igo egin da otsailetik martxora sinatutako hipoteka kopurua. Orotara 2.806 sinatu dira

Donostia da etxebizitza garestienak dituen euskal hiriburua | Argazkia: iStock Donostia da etxebizitza garestienak dituen euskal hiriburua | Argazkia: iStock

Hego Euskal Herrian sinatutako hipoteka kopurua jaitsi egin da iazko martxotik aurtengora, INE Espainiako estatistika erakundeak adierazitakoaren arabera. Orotara 2.806 hipoteka sinatu dira aurtengo martxoan, iazko hil berean baino %13 gutxiago.

Urte arteko tasa negatiboa izanagatik ere, badirudi etxebizitzen merkatua bere onera etortzen hasia dela, otsailetik martxora bitarte sinatutako hipoteka kopurua zertxobait hazi delako. Otsailean baino %12,5 hipoteka gehiago sinatu dira martxoan Hegoaldean. Euskal Autonomia Erkidegoan %5,3 gehiago dira, baina Nafarroaren kasua da bereziki deigarria, hilabeteko epean %19,7 igo baita sinatutako hipoteka kopurua, orotara 511 mailegu sinatuta. Nafarroako datuak igo du hainbeste hil arteko batez bestekoa Hego Euskal Herrian.

Bankuek 375,6 milioi euro mailegatu dituzte martxoan Hegoaldean, mailegu bakoitzeko batez beste 155.306 euro. Otsailean baino %11,9 gehiago da, baina iazko martxoan baino %11,8 gutxiago.

Espainian ere jaitsi egin da iazko martxotik aurtengora sinatutako hipoteka kopurua, orotara 36.182 hipoteka sinatuta, %15,7ko jaitsiera izan du urtebetean.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK