• EKONOMIA
  • Iaz baino %65,8 enplegu-erregulazio espediente gutxiago aurkeztu dituzte aurten EAEn

Iaz baino %65,8 enplegu-erregulazio espediente gutxiago aurkeztu dituzte aurten EAEn

151 enplegu-erregulazio espediente egin dira aurtengo lehen sei hilabeteotan. Iaz, 441 bat aurkeztu ziren epe berean

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2023eko irailaren 25a
Eg. 2023eko irailaren 25a

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 151 enplegu-erregulazio espediente (EEE eta ABEE) izan dira aurtengo lehen sei hilabeteotan, 2022ko epe berean baino %65,8 gutxiago. Lan Harremanen Kontseiluak eman ditu datuak gaur argitara, eta 151 espediente horiek 3.537 langileri eragin diete.

 

2022ko lehen sei hilabeteetan 441 enplegu-erregulazio espediente izan ziren, eta 15.592 langileri eragin zieten. Hortaz, Lan Harremanen Kontseiluaren arabera, kaltetutako langileak %77,3 jaitsi dira iazko urtearekin alderatuz.

Aurtengo espediente gehienak arrazoi ekonomikoagatik izan dira (103), eta 3.268 langilerengan izan dute eragina. 37 espediente aurkeztu zituzten, aldiz, ezinbesteko arrazoiengatik, eta 155 langileri eragin diete. Gainerako 11k teknologia arrazoiak direla eta egin dira, 112 pertsonari eraginez.

 

Lan Harremanen Kontseiluak azaldu duenez, langile gehienak aldi baterako enplegu-erregulazio espedienteengatik (ABEE) izan dira kaltetuak, nahiz eta iraungitze espedienteengatik kaltetuen zenbatekoak gora egin. Aurten, 532 langileri eragin diete espediente motak honek, iaz, aldiz, 211 pertsonari.