• EKONOMIA
  • Iberdrolak eta EEEk 59 milioi euroko inbertsioa egingo dute Labrazako parke eolikoan

Iberdrolak eta EEEk 59 milioi euroko inbertsioa egingo dute Labrazako parke eolikoan

Aixeindar sozietateak Araban eraikiko duen hiru parkeetako bat da Labrazakoa. Urtearen azken hiruhilekoan hasi nahi nahi dituzte eraikitze lanak, eta Siemen Gamesa arduratuko da aerosorgailuak fabrikatzeaz

    Oizko (Bizkaia) parke eolikoa izan dira gaur Jaurlaritza, Iberdrola eta Siemens Gamesako ordezkariak | Argazkia: Eusko Jaurlaritzak
    Oizko (Bizkaia) parke eolikoa izan dira gaur Jaurlaritza, Iberdrola eta Siemens Gamesako ordezkariak | Argazkia: Eusko Jaurlaritzak
    2025eko ekainaren 30a
    Eg. 2025eko ekainaren 30a

    EEE Energiaren Euskal Erakundeak eta Iberdrolak osatutako Aixeindar sozietateak 59 milioi euroko inbertsioa egingo du Labrazan (Araba) eraiki nahi duten parke eolikoan. Sozietateak Araban eraikiko duen hiru parkeetako bat da Labrazakoa, beste biak Azazetan eta Laminorian eraikiko dituzte.

     

    Labrazakoa 2006az geroztik EAEn eraikiko den lehen parkea izango da. Jaurlaritzak eta Iberdrolak Siemens Gamesa hautatu dute parkeko zortzi aerosorgailuak egiteko.

    Bi entitateen arabera, behin martxan jarrita, 99.679 MW orduko ekoitziko ditu urtero parkeak, eta 30.000 etxe energia berriztagarriz hornituko ditu. Gainera, atmosferara 16.300 CO2 tona isurtzea saihestuko du, hau da, 50.000 ibilgailu baino gehiagok sortzen duten kutsadura.

     

    Labrazako parke eolikoak obra-lizentzia eskatu berri du, eta aurrera doa proiektua egikaritzen, sektoreko izapideak egin bitartean aldez aurreko baimen guztiak lortu ondoren. Administrazio-izapide guztiak amaituta, obrak aurtengo azken hiruhilekoan hastea eta parkea obrak hasi eta urtebetera martxan jartzea espero da.

    Gaur goizean, Mikel Jauregi Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua, Julio Castro Iberdrola Renovables Energiako CEOa, Kerman Gabiola Siemens Energy eta Siemens Gamesako managing zuzendaria, Irantzu Allende Trantsizio Energetikoko sailburuordea eta Mikel Amundarain Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia Oizko parke eolikoan izan dira.

    "Oizko parke eolikoak garatu zuen espiritua" eskatu du Jauregik. "Euskal gizarteak energia berriztagarrien aldeko apustu irmoa egiten du, Jaurlaritzak bezala. 20 urtean lehen aldiz, Euskadik parke eoliko berri bat izango du, gure etxeetarako eta industrietarako energia berdea sortuko duena. Eta ekimen publiko-pribatutik egingo dugu, gure industria eolikoaren balio-katea kontuan hartuta, sektore horretan erreferente baikara Europan", adierazi du.