Ibon Arrizabalaga de Mingo izango da Bai Euskarari Elkarteko zuzendari berria

Arremanitz kooperatibako kide izan da Arrizabalaga azken 20 urteotan. Rober Gutierrezen lekukoa hartuko du

Ibon Arrizabalaga de Mingo | Argazkia: Bai Euskarari Elkartea Ibon Arrizabalaga de Mingo | Argazkia: Bai Euskarari Elkartea

Zuzendari berria du Bai Euskarari Elkarteak, Rober Gutierrezen lekukoa hartuko baitu Ibon Arrizabalaga de Mingok. Arrizabalaga Orion jaio zen 1973an, eta Arte Ederretan lizentziatua da nahiz eta beste esparru batzuetan jorratu duen bere ibilbide profesionala. Azken 20 urteotan Arremanitz kooperatibako kide izan da, eta Bai Euskarari Elkarteko zuzendari kargua “pozik eta arduraz” hartu du.

Lan munduan euskararen erabilera areagotzea du xede Bai Euskarari Elkarteak. Gutierrezek 25 urte eman ditu proiektuan, Kontseiluan lehenengo eta elkartearen zuzendaritzan ondoren. Bai Euskarari ziurtagiriekin hazi zuten ibilbidea. Gerora, hainbat proiektu propio sortu dituzte, hala nola Enpresarean, Lansarean enplegu-ataria, Euskaragileak edota Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak. Halaber, beste erakunde batzuekin elkarlanean Lazarraga Sariak, Euspot Lehiaketa edota Beterri-Saretuz bezalako egitasmoak ondu dituzte, eta orain, hainbat erakunderi (Arabako Enpresen Foroa, Euskara Langai...) zerbitzuak eskaintzen hasiak dira.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK