Espainiako Zientziaren Legea 2022an indarrean sartu zen. Geroztik lau urte pasa dira eta osasun-ikerketa institutuko langileek salatu dute legedia ez dela bete eta ez dituztela lan eta soldata baldintza duinak lortu, ELA sindikatuak jakinarazi duenez. Biomedikuntza institutuetako langileen baldintzak Osakidetzako profesionalak dituztenekin parekatzea eskatu dute Eusko Jaurlaritzari eta institutuetako zuzendaritza taldeei.
ELAk salatu duenez, "kudeaketako langileek baino soldata txikiagoak eskaintzen dizkie, ez du Osakidetzako kategoriekiko benetako parekatzerik jasotzen, eta soldata igoeraren %100 aplikatzea 2030era arte atzeratzen du". Egoera honetan, doktoregaien kolektiboa hobekuntzetatik kanpo utziko dutela jakinarazi du sindikatuak, batez ere doktoregaien kontratuak epe hori baino lehenago amaituko baitituzte beraien kontratuak.
Langileek salatu dute egoera honek "Espainiar Estatuko eta EAEko araudiaren etengabeko ez-betetzea dakar, araudi horrek lan baldintzak osasun sistema publikokoekin parekatzea agintzen baitu". ELAk ohartarazi du langileek dituzten baldintza ekonomikoak arriskuan jartzen dituela bikaintasun zientifikoa, talentuari eusteko gaitasuna eta osasun ikerketa publikoaren etorkizuna.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta