• EKONOMIA
  • Bitrozeramiken kalteak aztertzeko AA garatu du Ikerlanek

Bitrozeramiken kalteak aztertzeko AA garatu du Ikerlanek

Teia proiektuak bitrozeramiken argazkiak aztertu eta kalteak identifikatuko ditu

Lagun Aro aseguru-etxearentzat garatu da soluzio teknologikoa | Argazkia: Ikerlan
Lagun Aro aseguru-etxearentzat garatu da soluzio teknologikoa | Argazkia: Ikerlan
2025eko apirilaren 2a
Eg. 2025eko apirilaren 2a

Ikerlanek Teia izeneko soluzio berria garatu du, zeinak argazkien bitartez bitrozeramiken kalteak aztertzen dituen. Horretarako adimen artifiziala erabiltzen du teknologiak, eta helburu nagusia da aseguru-etxeei zein bezeroei denbora aurreztea. Izan ere, tresnak apurtzean eta aseguru-etxeek ezbeharraren jarraipena egin behar dutenean, denbora luzea itxaron behar izaten da batzuetan. Soluzio teknologiko berriak itxaronaldia laburtuko du, hain zuzen, adimen artifizialaren bitartez plakei buruzko informazio esanguratsua azkarrago aztertuko baita.

 

Hala, garatutako AAk bitrozeramiken argazkiak aztertuko ditu, kalteak detektatzeko eta informazioa ateratzeko (suaren tamaina, marka edo kopurua). Algoritmoa sortzerako orduan, azken urteetako 2000 argazki baino gehiagoren analisia egin da. Unai Echeverria Lagun Aroko garapen-analista eta proiektuaren taldeko kideak azaldu du proiektuak bizitza erraztuko diela bezeroei, eta aldi berean, aseguruen sektorean estandar berriak ezarriko direla “efizientziari eta bezeroentzako arretari dagokionez”.

Teknologia Laboral Kutxaren Seguros Lagun Aro aseguru-etxearentzat egin du Ikerlanek, eta Isea zentroak ere parte hartu du. Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programaren finantzaketa jaso du proiektuak, baita Europar Batasuneko Feder funtsena ere.