• EKONOMIA
  • Impar Capital funtsak eta Marriott kateak luxuzko turismo-egoitza berri bat zabalduko dute Donostian

Impar Capital funtsak eta Marriott kateak luxuzko turismo-egoitza berri bat zabalduko dute Donostian

2027ko lehen hiruhilekorako eraikina prest izatea aurreikusten dute

Donostiako Camino kalea 1 zenbakiko eraikina | Argazkia: utzita
Donostiako Camino kalea 1 zenbakiko eraikina | Argazkia: utzita
2026ko ekainaren 29a - 11:23
Eg. 2026ko ekainaren 29a - 12:39

Espainiako Impar Capital inbertsioa funtsak eta AEBetako Marriott International hotel kateak ohar bidez jakinarazi dute luxuzko turismo-egoitza bat sortuko dutela Donostian. Maria Cristina hotelaren ondoan dagoen eraikinean The Luxury Collection Residences izeneko egoitza egingo dute, Camino kaleko 1 zenbakian.

 

34 luxuzko etxebizitza egingo dira eraikinean eta 85 milioi euroko inbertsioa egingo du Impar Capitalek. Bi erakundeen arabera, 2027ko lehen hiruhilekorako prest izango da egoitza. 

Proiektuaren bidez, eraikinaren berreskuratzea eta balio handitzea ahalbidetuko dela azaldu dute bi erakundeek oharrean, eta "bere nortasun arkitektonikoa” zaindu eta “luxuzko bizitegi-proposamen batera” egokituko dutela.

 

Impar Capital sozietateak Madrilen du egoitza eta Donostian egingo duen lehen inbertsioa da branded residences deituriko merkatuan. 880 milioi eurotik gorako aktiboak kudeatzen ditu. Marriott International mundu mailako hotel kate handienetako da, eta Maria Cristina hotelaren jabea da, besteak beste.