India, Asiako erraldoi berria?

Urte askoan Txina izan da munduko herrialderik jendetsuena, baina orain India gailendu zaio, 1.417 milioiko biztanleriarekin. Populazioa izango du ekonomiaren ardatz nagusi bezala

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Txinak podiumaren goialdean urte asko eman ondoren, Indiak biztanleriaren hazkunde azkarra izan zuen joan den mendearen bigarren erdian, urtean %2 handituz. Txinak, aldiz, alderantzizko jarrera hartu du. Izan ere, 1979an martxan jarri zen haur bakarraren politikak hazkunde demografikoa geldiarazi zuten. 2016. urtera arte indarrean izan zen neurri horrek, familia asko ondorengo bakarra izatera mugatzen zituen, salbuespenak salbuespen. Kalkuluen arabera, 400 milioi jaiotza inguru saihestu zituen.

Jaiotza-tasa txikia izatea ere Txinak azken hamarkadetan izan duen garapen sozioekonomikoaren ondorio naturala da. Herrialdeak garatuago bihurtu ahala, tasa horrek behera egiteko joera du. Horixe gertatzen da Japonia eta Hego Korean ere. Jaiotza-tasak minimo historikoetara iritsi dira, nahiz eta gobernuek hainbat pizgarri abian jarri dituzten.

Narendra Modi lehen ministroak 2014an Make in India kanpaina abiarazi zuen, nazioko eta nazioarteko konpainia handiak erakartzeko, beren produktuak Indian egin zitzaten

Txinaren berriak sarriago jasotzen dira Indiarenak baino. Zein da herrialdearen egoera? Izan ere, Indiak ia Txinaren itzalpean igaro ditu azken bi hamarkadak. Populazioa handitzen joan da etengabe eta orain, herrialdeko biztanleak ditu ekonomia nagusi. Gehiago esanda, Narendra Modi lehen ministroak 2014an Make in India kanpaina abiarazi zuen, nazioko eta nazioarteko konpainia handiak erakartzeko, beren produktuak Indian egin zitzaten, batez ere produktu teknologikoak, manufakturakoak eta zerbitzuak.

Programa hasi ondoren, India bihurtu zen munduan atzerriko inbertsiorako lehen jomuga, Estatu Batuak eta Txina gaindituz. Ikerketa Ekonomiko eta Negozioetarako Zentroak (CEBR) argitaratutako txostenean adierazitakoaren arabera, "Indiak geldiezina dirudi orain hirugarren superpotentzia ekonomikoa izateko. 2035ean India 10 bilioi dolarreko hirugarren ekonomia bilakatuko dela aurreikusten dugu”.

kerketa Ekonomiko eta Negozioetarako Zentroak (CEBR) argitaratutako txostenean adierazitakoaren arabera, "[...] 2035ean India 10 bilioi dolarreko hirugarren ekonomia bilakatuko dela aurreikusten dugu”

Txinako gobernuburuei ez zitzaien gehiegi gustatu aldameneko herrialdeak eurena gainditzeak; lehenik demografiaren arloan, eta ondoren, ekonomikoan. 1962ko gerra sino-indiarretik (Txina eta Indiaren arteko mugako gatazka), bi herrialdeen arteko harremanak modu baketsuan garatu ziren, 2020ra arte. Urte horretan, 20 soldadu indiar hil ziren Txinako mugan. Indiako agirien ustez, talka Txinaren eraso politika gero eta handiagoaren ondorio logikoa izan zen. Horrek aurrez aurre talka egiten du Modik sustatutako nazionalismo indiar berpiztuarekin eta gorabidean dagoen India honen estatus ekonomiko berriarekin. Gauzak horrela, Indiak harremanak estutu ditu Estatu Batuekin, nazioarteko joko ekonomikoa aldatuz.

Euskal enpresak Indian

SPRI taldearen Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziak eginiko txosten baten arabera, India potentzial handiko bazkide komertziala da Euskal Autonomia Erkidegorako. Esportazioen 26. helmuga eta inportazioen 20. helmuga izan zen 2021. urtean; 2022an, berriz, 29. postuan dago esportazioetan eta 25. postuan inportazioetan.

Historikoki esportazioak 2019ra arte gora egin dute, modu irregularrean bada ere. Azken 10 urteetan ez da hazkunde handirik izan, eta 2022an oraindik ez dira 2019ko maximoak berreskuratu. Inportazioek ere gora egin dute, gorabehera handiagoekin, 2022an maximo historikoa lortuz.

India potentzial handiko bazkide komertziala da Euskal Autonomia Erkidegorako. [...] 2022an 29. postuan dago esportazioetan eta 25. postuan inportazioetan

Esportatuko produktu nagusiak hiru merkantziatan biltzen dira, 2022ko esportazioen % 68 baino gehiago izan zirenak: ekipo mekanikoak, papera eta makinaria elektrikoko ondasunak. Inportatutakoen artean, ekipo mekanikoak, ekipo elektrikoak, galdaketa eta galdaketa-manufakturako ondasunak izan ziren.

Esportatu eta inportatu ez ezik, EAEko 70 enpresak 110 lantegi dituzte beran ezarriak. Batzuk komertzialak dira soilik, baina beste batzuetan ekoitzi ere egiten dute.

Urte askoan garrantzitsua

Europa eta Indiaren arteko harreman ekonomikoak K.a 200. urtean du jatorria, Erromatar Inperioaren garaian, hain zuzen ere. Indiako hegoaldeko muturrean kokatutako herri eta hiriak ziren merkataritza mineral eta ehunen elkartruke gune nagusiak.

XVIII. mendean hasieran, gero eta lausoagoak ziren nagusitasun komertzialaren eta politikoaren arteko ildoekin, Europako merkataritza-enpresa batzuek, Ekialdeko Indietako Ingeles Konpainia barne, aurreratutako postuak ezarri zituzten kostaldean.

Europa eta Indiaren arteko harreman ekonomikoak K.a 200. urtean du jatorria, Erromatar Inperioaren garaian hain zuzen ere

Ekialdeko Indietako Konpainiak itsasoak kontrolatzeak, baliabide eta entrenamendu handiagoak izateak eta teknologia militar aurreratuagoak izateak bere indar militarra gero eta gehiago erakustera eraman zuten, eta Indiako elitearen zati batentzat erakargarri bihurtu zuten. Garai horretan, Indiak jada ez zuen manufakturatutako produkturik esportatzen antzinan bezala, baizik eta Britainiar Inperioa lehengaiz hornitzen zuen, kolonia garaiari hasiera emanez.

Ezinbestekoa izan zen India nazio independente izatea bere burua irudikatzeko, 1950ean amaitutako konstituzioa, errepublika laikoa eta demokratikoa ezarri zuena. Horrek, bidea erraztu zion 1990. urtean hasi zuen liberalizazio ekonomikoari, hazkunderik azkarrena izan duen ekonomietako bat sortuz. Eta horrela jarraituko du datozen urteetan. Izan ere, Erresuma Batua, Israel eta Persiako Golkoko zenbait naziorekin akordioa du 2027ra arte.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK