Industria Egunak sektorearen berri eman die 16 ikastetxetako 700 gazte arabarrei

Gaur egun, Araban industria sektoreak BPGaren %32 ordezkatzen du

Argazkia: SEA Argazkia: SEA

SEA Empresas Alavesas eta Fundación Vital Fundazioak, EmpleoAraba proiektu bateratuaren barruan, Industria Egunaren bigarren edizioa egin dute gaur goizean. Ekimenak 14 eta 15 urteko 700 ikasle bildu ditu, eta sektore garrantzitsu hori nolakoa den eta pertsona eta profesional gisa egiten duten lana sendotzeko eskain diezaiekeen guztia gertutik ezagutzeko aukera eman die. Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntza izan du ekitaldiak, baita lurraldeko 28 enpresen babesa ere. Jardunaldia, Arabako 16 ikastetxetako gazte hauek enpresa horietara egindako bisitarekin hasi da. 

Ekimen hau SEAk egin duen enplegu premien ikerketa baten ondorioz sortu da. Txostenak helarazten du Arabako enpresek hurrengo bi urteetan aurkeztuko duten lan eskaerari erantzuteko 14.000 profesional berri baino gehiago beharko dituztela. Hori jakinik, talentua erakartzea eta atxikitzea lurraldeko enpresen kezka nagusietako bat bihurtu da, batez ere industria sektorean, Arabako BPGaren %32 ordezkatzen baitu.

Ekitaldian parte hartu dutenak enpresak ezagutzetik Europa Biltzar Jauregira joan dira. Bertan, lurraldeko erakunde nagusien eskutik, Arabak lurralde honetan bizitza eta lanbide ibilibidea egitearen alde egiten duen ororentzat dituen abantailak azaldu dira. Pascal Gómez SEA Empresas Alavesaseko presidenteak, Jon Urresti Fundaciones Vital Fundazioko presidenteak, Cristina González Enplegua Sustatzeko diputatuak eta María Nanclares enplegu zinegotziak osatu dute eztabaida. Goizean, lau gazteen lekukotasunaren berri jakiteko aukera izan dute bertara gerturatu direnek. Hauek industria munduan sartzera zerk bultzatu zituzten eta esparru akademikotik lan arlorako trantsizio hori nola bizi izan zuten azaldu dute.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK