Industria ekoizpena %3,6 txikitu zen iaz Nafarroan

Abenduan sektoreko jarduera %9,4 murriztu zen, 2022ko epe beraren aldean

Argazkia: iStock Argazkia: iStock

Nastaten arabera, pasa den abenduan %9,4 txikitu da Nafarroako industria jarduera, 2022ko epe berarekin alderatuta. Energia kontuan hartu gabe, ekoizpenaren jaitsiera %8koa izan da. Hala, 2023an, lurraldeko industria ekoizpenak nabarmen egin du behera, %3,6 hain zuzen, 2022aren aldean.

Azpisektoreei dagokionez, abenduan beherakada handia izan du garraio materialak (-%18,3). Autoen fabrikazioak eragin du apaltze hori batik bat, izan ere, 2022ko abenduan 24.986 ibilgailu ekoitzi ziren, eta 2023ko epe berean 14.938.

Energia ekoizpena %16,9 murriztu da abenduan, beste manufaktura industria batzuk %7,3, metal industria %6, papera, egurra eta altzariak %4 eta elikagaiak %3,6.

Ondasunen helmuga aintzat hartuta, bitarteko (-%10,1), inbertsio (-%7,6) eta kontsumo ondasunen (-%5,6) ekoizpena apaldu da abenduan.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK