Industria ekoizpena %5,7 handitu da Nafarroan otsailean

Energia kontuan hartu gabe, ekoizpenaren hazkundea %9,4koa izan da

Hiletik hilera, industria jarduerak %4,9ko igoera izan du | Argazkia: iStock Hiletik hilera, industria jarduerak %4,9ko igoera izan du | Argazkia: iStock

Nastaten arabera, pasa den otsailean %5,7 handitu da Nafarroako industria jarduera, 2023ko epe berarekin alderatuta. Energia kontuan hartu gabe, ekoizpenaren hazkundea %9,4koa izan da. Hala, igoerarik handiena nekazaritzaritzako elikagaien industriak izan du, %21,5ekoa.

Hiletik hilera, industria jarduerak % 4,9ko igoera izan du. Halaber, Nastatek, INEk emandako informazioan oinarrituta landutako datuen arabera, espainiar estatuko industria jarduera %4,1 handitu da otsailean, iazko epe berarekin erkatuta.

Nekazaritzako elikagaien industriaz gain, honako sektore hauetan ere eman da igoera: Bestelako manufaktura-industrian % 10,2, garraio-materialean % 9,2 eta, neurri txikiagoan, industria metalikoan % 4,8 eta papera, zura eta altzarietan % 4,4. Horiek guztiek energiaren alorrean izandako %22,0ko jaitsiera konpentsatu dute.

Aitzitik, ekoitzitako ondasunen xede ekonomikoari dagokionez, eta 2023ko otsailarekin alderatuta, kontsumo ondasunek %17,8 egin dute gora, inbertsio ondasunek %9,1 eta bitarteko ondasunek %3,8.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK