Euskal Autonomia Erkidegoko industria ekoizpena %7,9 hazi da 2022ko lehen sei hilabeteetan 2021eko tarte berarekin alderatuta. Energian %13,5 igo da ekoizpena, eta ekipamendu ondasunetan, %14,6. Eustat Euskal Estatistika Erakundeak jakinarazi duenez, gainera, ekainean bakarrik, industria ekoizpena urtetik urterako %10,1 igo zen Euskal Autonomia Erkidegoan, eta maiatzarekin alderatuta, %0,5 areagotu zen jarduna.
Sektore gehienek iazko ekaineko jarduna hobetu dute. Energiarenak, urtebetean, %24,5eko gorakada izan du, eta ekipamendu ondasunenak %17,5ekoa. Hala ere, altzarigintza eta etxetresna sektorearen ekoizpenak, %7,6 egin du behera.
Lurraldeka banatuta, industria ekoizpenak bilakaera ona izan du hiruretan: %13ko hazkundea izan du Araban; %11,3koa Bizkaian, eta %6,9koa Gipuzkoan.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta