Industria ekoizpenari loturiko datuak partekatu dituzte Eustatek eta Nastatek atzo eta gaur bitartean. Azken horren datuak INEkoak ditu abiapuntu. Bai EAEn, bai Nafarroan, murriztu egin da industria ekoizpena, baina lurraldeka ikusita aldea bada: Araban izan da beherakada handiena, %4,5ekoa, eta Nafarroan %2,6. Gipuzkoan eta Bizkaian, berriz, %0,7 eta %0,3 egin du gora, hurrenez hurren. Aipatzekoa da bi lurralde horietako industria ekoizpenaren beherakadak zerikusia izan dezakeela hein handi batean Mercedesek eta Volkswagenek Gasteizko eta Iruñeko plantetan auto elektrikoak ekoizteko egindako apustuagatik, zeinak askotariko geldialdiak izatera derrigortu dituen, besteak beste, obretarako.
Aurreko urteko abendutik aurtengora, EAEn berdin mantendu da industria ekoizpena —Araban urte artean % 3,4 jaitsi da eta Bizkaian % 1,8.
Gipuzkoan, aldiz, % 3,4 egin du gora —, baina Nafarroan %12,1 egin du behera. Kasu horretan ere, jaitsiera automobilgintzako bi erraldoien plantak dauden lurraldeetan gertatu dira bereziki.
Aipatzekoa da bi estatistika insitutuen arteko datuen arteko aldeak izan daitezkeela hainbat elementu neurtu edo ez erabaki bada.