
Eustatek eskainitako datuen arabera, uztailean industria ekoizpena %4,7 jaitsi da Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan iazko epe berarekin alderatuta. Nafarroan, ordea, Nastatek jakinarazi duenez, %0,5 egin du gora.
Energia sektorea izan da ekoizpenaren beherakadaren erantzule nagusia, %14,2 apaldu baita sektoreko ekoizpena Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta Nafarroan ere behera egin du (%5,3).
Dena den, hilabete arteko aldaketari dagokionez, ekainetik uztailera beherakada apalagoa izan da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (%2,7). Nafarroan, %18 egin du behera ekoizpenak.
Azkenik, 2023ko lehen zazpi hilabeteetako ekoizpen metatuta %0,7 jaitsi da Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan, iazko lehen zazpi hilabeteekin alderatuz gero. Nafarroan, aldiz, %1,9 apaldu da.